Ikasturteko batzar orokorra egin du Ganbara Txikik

Miren Arregi 2016ko ira. 8a, 15:33

Aurtengo ikasturtea ere bete betea izango da Oñatiko haur abesbatzarendako. Musikalak, kontzertu tematikoak eta abar egingo dituzte.

Iazko ikasturtearen gaineko xehetasunak, balantze ekonomikoa, guraso elkartearen berritzea eta ikasturte berriko helburuak izan ziren, besteak beste, atzo Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak urteko batzar orokorrean landu zituen gaietako batzuk.

Hamahirugarrena izango du aurten Ganbara Txikik, hamabigarrena gehi bat zuzendari Aitor Biainen hitzetan eta aurrekoak bezala, bete betea dator honakoa ere.

Hilaren 14an hasiko dira lanean abesbatza osatzen duten bost taldeak, hala nola, Hasiberriak, Tailerrak, Ganbara Txikitxo eta Ganbara Txiki. Eta aurten, gazteen talde bat ere osatu gurako luke Biainek, azken urteetan taldea osatzeko arazoak tarteko gazteen taldea bertan behera gelditu ostean.

Ia 200 lagun aritu ziren iaz Ganbara Txikiren bueltan. Abesbatzako taldeetan 90, eta Ikastetxeak kantari proiektuan beste 100 neska-mutiko.  

Aurtengoa ere betea dator Oñatiko abesbatzarendako. Esaterako, eta berrikuntza gisa, Ganbara osatzen duten talde guztiak eta ikastetxeak kantari batuko dituen proiektu bat egingo dute. Oñatiko auzoetako ermitatan gauzatuko da.

Proiektu hori osatuko da, ermiten argazkiekin eta horietan emandako kontzertutako argazkiekin osatuko den liburuarekin.

Ezin ahaztu bestetik, Ganbara Txikiren zigilu diren musikalak.  Horrelakorik ez da faltako aurten ere. Bazkideen kontzertua eta hiruhilabeteko kontzertu tematikoak ere ez dira faltako.

Horiek guztiak aurrera eroateko lanean hasiko da Ganbara Txiki, esan bezala, hilaren 14an 12an eta 13an izango da matrikulazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak