Inauguratu dute Xabier Alvarez de Eulateren, Jose Luis Iriondoren, Juan Arriolaren eta Xabier Egañaren marrazkiak, pinturak eta eskulturak jasotzen dituen Arantzazuko arte-lantegia izeneko erakusketa, urriaren 16ra arte Gandiaga Topagunean ikusgai izango dena. Lauek aldi berean bat egin ez arren, frantziskotar zirela Arantzazun lanean ari ziren Oteiza eta izen handiko gainerako artistek izan zuten eraginik euren obran.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.