Sergio Gil eta Sergio Lopez oñatiarrek egubakoitzean hasi zuten Mongoliarako bidaia. Ezgaitasun fisiko eta kognitiboak dituzten umeen eguneko zentro batera beharrezko duten materiala eramateko bidaia da egingo dutena, 12.000 kilometroko bidaia. Gurpildun aulkiak, esku-oheak, hortzetako pasta, neguko arropa, eskola materiala... eramango dute, eta bidaiatzeko erabiliko duten anbulantzia ere han utziko dute. Gilek azaldu digu nola prestatu duten bidaia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.