Amorrua birus batek eragindako gaixotasun larria da, ugaztun guztiek pairatu dezaketena. Kontu handiarekin tratatu beharreko gaixotasuna da, heriotza eragin dezake eta, bai animalietan, baita gizakietan ere.
Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoan, txakurrei gaixotasun honen aurkako txertoa bi urtean behin jartzeko obligazio legala izan da orain arte. Hala ere, uztailaren 7az geroztik, aldatu egin da obligazio hori.
Hori dela eta, txakurraren kartilan sinatuta egon beharko da txakur horrek urtean behin jaso duela amorruaren aurkako txertoa.
Kontuan hartu behar da, ehiztari debagoiendar ugarik dituztela ehiza-barrutiak inguru haietan eta obligazio aldaketa honek haiei eragiten dietela. Hala ere, ez dira aldaketa jasango duten bakarrak izango, txakur guztiei eragingo die eta aldaketa honek.
Azkenik, txakurrei parasitoak kentzeari dagokionez ere, aldaketak egongo dira. Izan ere, gutxienez sei hilabetero kendu beharko zaizkie parasitoak –legearen arabera–, gomendagarria hiru hilabetero kentzea baldin bada ere.