Haurrentzako tailerrak eta puzgarria izan ziren goizean Foruen Plazan, eta arratsaldean Asier Kidam magoak ikuskizuna eskaini zuen gaztelekuan.
Aurten hiru ume
Aurten Ukrainiako hiru haur etorri dira Debagoienera; aurreko urteetan ere Oñatin izan diren Sasha eta Angelinari, zortzi urte dituen Maxim gehitu zaie. Jon Lopez eta haren familiaren etxean dago Maxim; lehenengo egunak, bereziki, Maximentzako, gogorrak izan zirela dio Lopezek, baina egunak aurrera joan ahala moldatzen doala eta, orokorrean, familia osoarentzako sekulako bizipen ona izaten ari dela dio; baina zergatik animatu harrera familia izatera?
Elkartetik diote Ukrainiatik datozenentzako onuragarria dela oso euren jaioterritik kanpo udan egiten duten egonaldia. Negua gogorra izaten da han, eta indarberrituta itzultzen dira etxera. Harrera familia gehiagoren beharra ere aldarrikatu du Nerea Zubia, Txernobilen Lagunak Elkarteko kideak.
"Esperientzia gomendagarria"
Igor, 16 urteko txernobildarrak, sei urte daramatza Zarauzko familia batekin elkarbizitzen uda sasoian; gustura eta oso pozik etortzen dela dio.
Hala ere, jaso bakarrik ez, eman ere asko egiten dute eurek. Eta harrera-familia guztiek diote oso esperientzia gomendagarria dela.