Elikadura osasuntsuaren gaineko hitzaldia egin zuten atzo Pake Lekun

Eneko Azurmendi 2016ko uzt. 13a, 13:04

Kiskitza Alustiza eta Montse Perez Oñatiko Osasun Zentruko erizainak hirugarren adinean elikadura eta ohitura osasuntsuak zaintzeak daukan garrantziaz aritu ziren atzo erretiratuen elkartean.

Oñatiko Pake Leku erretiratuen elkarteak harreman ona mantentzen du herriko anbulatorioarekin. Hori dela eta, hilero antolatzen dituzte modu bateko edo besteko hitzaldiak: alergiak, gaixotasunak, bizitzeko ohiturak, elikadurak, erretzeari uzteko gomendioak eta beste hainbat gai jorratu izan dituzte, bereziki hirugarren adineko pertsonei bideratuta.

Kiskitza Alustiza Oñatiko Osasun Zentruko erizainaren arabera, Mediterraneoko dieta da egokiena adinekoentzat nahiz beste edozeinentzat: "begetal asko, karbohidratoak, proteinak, oliba-olioa, fruitu lehorrak eta denetik apur bat dauka. Guk plater koloretsua ere deitzen diogu", azaldu du.

Azaldu du adinaren arabera dieta egokia ez dela aldatzen: "adinean aurrera joan ahala, gertatzen dena da kaloria gutxiago behar ditugula, gure metabolismoa gutxitzen delako. Beraz, kaloria gutxiago sartu behar ditugu", dio.

Horrez gain, adierazi du adinarekin gaixotasunak normalagoak izaten direla eta gaixotasunaren arabera, elikadura ere aldatu egiten dela.

Uda iritsi dela eta, hidratazioaren garrantzia ere azpimarratu du Alustizak, eguzkiak gogorren jotzen duen orduetan kalera ez irteteaz aparte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak