Lankidetza hitzarmena sinatu dute Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundeak eta Oñatiko Udalak

Eneko Azurmendi 2016ko uzt. 11a, 13:43

Oñatiko udalak urtero 4.000 euroko beka emango dio zuzenbide eta gizarte-zientzien arloko ikerketa proiektu bati, Oñati Udala Grant izeneko bekaren bitartez.

Beka jasotzen duen proiektuak Oñatiko herriari ekarpena egin beharko dio eta lotura izan beharko du tokiko autogobernuarekin, hiritartasun aktiboarekin edo naziogintzaren alderdi soziojuridikoarekin. "Oñatiko herriari onura ekarriko liokeen soziologiaren gaineko edozein ikerketa diruz laguntzea da hitzarmen honen helburua", azaldu du Mikel Biain Oñatiko alkateak. 

Nabarmendu du Lege soziologia instutua edukitzeak mesede handia egiten diola herriari eta alde horretatik, udalak zor ziola zerbait institutuari. "Ikusten dugu gu herri moduan aberasten garela bertako ikasle, irakaslea langile eta abarrekin, eta uste dugu udalak bere ekarpena egin behar diola harreman horri", gaineratu du.

Ana Agirre Eusko Jaurlaritzaren Justizia sailburuorde eta Lege Soziologiako nazioarteko erakundearen patronatuko zuzendariak, bere aldetik, Oñatiko udalaren inplikazioa azpimarratu du, bai arlo ekonomikoan, baita sinbologikoan ere. "Oñatik beti egin du institutuaren aldeko ekarpena. Mundu mailako erreferentea da institutu hau, soziologiaren ikuspuntutik, eta benetan eskertzen dugu Oñatiko udalaren inplikazioa", dio.

Lege soziologiako Nazioarteko Erakundea 1988an sortu zen eta ordutik, lotura akademikoak eta lankidetza-hitzarmenak jorratu ditu nazioarteko erakunde askorekin. Garai hartan herriko alkatea zen Eli Galdosen jardunari esker bilakatu zen Oñati, neurri batean, erakundeko egoitza. Geroztik, udalak beti babestu izan du erakundearen jarduna eta sinatutako hitzarmena horren erakusle da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak