Deialdiaren helburua da herriko ikasle bakoitzak motxila bat eramatea. Etxean, baztertuta dauden motxilak izan daitezke. "Aspaldian eskola barik dabiltza ume errefuxiatuak eta irailean ikasturtea hasiko dute. Ordurako, bidali gura dugu materiala", esan dut Hotz Oñati taldekoek.
Beste ekintza batzuk
Aste Santu aurretik sortu zen Oñatiko Hotz taldea. Errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa kanpaina egin zuten. Herritarren erantzuna itzela izan zen orduan. Batutako materiala Santanderreko Gobernuz Kanpoko Erakunde baten bidez bidali zuten. Ostean, Siriako gatazkari buruzko informazioa zabaldu zuten herriko hiru ikastetxetan. Madrilgo Refugiados x narices proiektua laguntzeko pailazoen sudur gorriak saldu zituzten. Dirua, edukiontzia ordaintzeko erabili zuten.
'Himaya' proiektua
Bakarrik bizi eta seme-alabak dituzten emakumeak, haurdun daudenak, gaixoak, adinduak eta beste egoera batzuetan dauden errefuxiatuendako etxebizitzak alokatzen laguntzeko, Himaya delako proiektuarekin bat egin du Oñatiko taldeak.