Griott-ekin batera Oussouye-ko (Senegal) erregearen semea egon zen aurkezpenean, 2007a ezkero Oñatin bizi den Aristide –oñatiarrek Afana deitzen diote–. Liburuaren salmenten %10 Senegalgo hezkuntza proiektu bati dago bideratuta.
El dragon que se comio el sol liburuak 33 ipuin jaso ditu eta ilustrazioez Casamanceko umeak arduratu dira. Hala, liburuaren salmenten %10 Casamance Beheko proiektura bideratuko da. Casamance Beheko Oussouye zonaldeko erregearen semea liburuaren aurkezpenean egon zen. Afana du izena eta 2007tik Oñatin bizi da.
Diola erregearen aukeraketa oso modu kuriosoan egiten da antzinako sinesmenetan duena oinarria. Errege bat hiltzen denean, komunitateko kideek pertsona berarekin amesten behar izaten dute pertsona hori bera errege izendatu ahal izateko. Erregea ezin da bertatik irten eta beraz, ezin izan da liburua aurkeztera etorri. Hala ere, Griott-ek berak jakinarazi digunez, pozik dago haren semeetako batek liburu berezi horren aurkezpenean hartu duelako parte.