Kontzejupean elkartu dira Txantxiku Ikastolak eta Musika eskolak deituta hainbat herritar. Gaurko ibilbidea apur bat aldatu behar izan dute. Ordu berean, Udanako igoeran parte hartuko behar zuten autoak plazan zeuden, eta kantariek doinuak apenas entzuten ziren. Portu kale aldean egin dute lehen saioa.
"Oso gustura" daude antolatzaileak gaurko ekitaldiak izan duen erantzunarekin. Hainbat herritar, eta Arrasatetik joandako 30 bat lagun elkartu dira. Ohi bezala, euskal kantu tradizionalak abesten ibili dira herriko kaleetan.
Antolatzaileek azaldu dute horrelako ekitaldietan jende nagusi gehiago elkartzen dela gazteak baino; "belaunaldien arteko eten" bat dagoela azaldu dute.
Etenaldia
Gaurko kantaldia ikasturteko azkena izan da. Urrian, Oñatiko jaien ostean, itzuliko dira kantu tradizionaletik. Tarte hori indarrak berritzeko eta kantu-liburuetan aldaketaren bat egiteko aprobetxatuko dute.