Hamaiketakoa, pintxoak eta edaria ez dira falta izan, euriari eta eguraldi petralari aurre egiteko, eta umeek, gainera, jolasak egiteko aukera izan dute. Udaletxeko arkupeko hormak Trauti elkartearen lana goraipatzen duten eskoletako haurrek egindako marrazkiz bete dituzte.
Umeek, gainera, gurpildun aulkiekin ibiltzeko aukera izan dute, eta baita itsuak balira bezala, begiak estalita makilarkein moldatzen ikasten ibili dira plazan.
Lukene Igartua Trautiko kideak azaldu duenez, udazkenerako beste ekintza batzuk antolatuko dituzte. Igartuaren, esanetan, "elkartea osasuntsu dago", eta laugarren urtez jarraian Trauti eguna ospatzea garrantzitsua da eurentzat.