Igerileku txikian bildu ohi den jende kopuru altuari buruz, semaforo moduko bat jarriko dute aforo hori neurtzeko. Semaforo itxura izango duen argi foku batekin kontrolatuko dute edukiera hori sorosleek. Argi hori kolorez aldatzen da urrutiko mando batekin, eta jende larregi dagoenean, gorri jarriko du sorosleak eta erabiltzaileek ezingo dira igerilekura sartu, beste batzuk irteten ez diren bitartean. Uda sasoian, arratsaldez egongo diren bi sorosleetariko batek hartuko du ardura hori, behar denean bakarrik. Gainera, leku arazoak daudenean edo egon daitezkeenean, oharra jarriko dute harreran baita ere. Uda sasoian behin baino gehiagotan gerta daitekeela aurreratu dute udal ordezkariek. Sistema honekin segurtasuna bermatu gura dute.
Uda sasoian saunako ordutegian ere aldaketak egongo dira: astelehen eta eguaztenetan emakumeek erabiliko dute eta martitzen eta eguenetan, gizonek. Egubakoitzetan eta asteburuetan erabilera mistoa izango da.
Usako
Usakon zapatutik aurrera dago soroslea arratsaldetan, irailaren 11 arte. Joan den astean egon ziren urpekariak putzua garbitzen. Txakurrak lotuta eraman behar dira gune osoan, eta ezin dira uretan sartu.