Lanak hasi dituzte Atzeko kalean

Oihana Elortza 2016ko eka. 1a, 14:55

Kalea bera eta espaloia altuera berean egongo dira eta oinezkoek izango dute lehentasuna. Hiru hilabete iraungo dute lanek eta trafiko aldaketak ekarriko dituzte.

Hiru fasetan egingo dituzte Atzeko Kaleko obrak. Aste honetan hasi dira lehen zatia egiten; Ramon Irizar kaleko kantoitik Foruen plazarainoko zatia eta udaletxe ostea, alondegia, berrituko dituzte lehenbizi. Lan horiek egiteko materiala alondegian pilatu dute langileek. Kalea itxita egongo da, obrak egiteko, eta bitartean zirkulazioa Kale Barritik bideratuko da.

Kirrineneko kantoia eta Eskolatxo eta Irizar okindegien kantoia ere lan hauen barruan sartzen dira. Ur hoditeria eta bestelako azpiegiturak ere berrizteko ere aprobetxatuko dituzte lan hauek. Guztira hiru hilabete beharko dituzte obrak egiteko; irailaren hasierarako bukatuko dituzte. Gero, trafiko aldaketak egongo direla aurreratu du hirigintza zinegotziak.

Atzeko Kaleko goiko aldean bezalaxe, plataforma bakarra egokituko da, galtzada eta espaloia maila berean dituena. Hormigon inpreso deritzona botako da, alondegian eta udaletxe ondoko kale zatian izan ezik. Udaletxe inguruan adokinak jarriko dira, Kale Barriko ereduari jarraituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak