Eguraldiak errespetatu du Corpusetako prozesioa

Leire Kortabarria 2016ko mai. 29a, 15:33

Eguraldiak bukaerara arte errespetatu du Corpusetako prozesioa Oñatin. Azken unean zaparradatxoa bota duen arren, prozesioa dagoeneko Foruen plazan zegoenean, ondo bukatu ahal izan dute. Aurten, antzezle berri batek egin du Oñatiko zaindari San Miguelena, eta Aozaratzako San Miguelen irudi berria atera dute. Oñatiarrak berriz kalera irten dira jaiarekin bat egitera.

Corpuseko prozesioan, belaunaldi gazteek erreleboa hartzen jarraitzen dute pixkana-pixkana. Hala, iaz iragarri bezala, aurten Julen Kortabarriak jantzi du San Miguelen armadura. Ikusleen esanetan, primeran egin du bere lana, eta igartzen zitzaion dantzaria dela, erabili duen martxarengatik. Bestalde, bigarren urtez jarraian, Iñigo Murgiondo izan da dantzarien kapitaina, eta gustura azaldu da ere prozesioa nola joan den.

Ohi bezala, oñatiarrek plaza eta erdiguneko kaleak bete dituzte prozesioa ikusteko; baita parrokia ere, meza entzuteko, non dantzariek parte hartzen duten.

Eguraldiak errespetatu du prozesioa; 13:00ak aldera, denak plazan zeudenean, zaparrada hasi da, baina gutxi iraun du eta aurreikusi bezala bukatu ahal izan dute.

Erlazionatuak

Corpusak Oñatin 2016

Leire Kortabarria 2016 mai 29 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak