Kultura artekotasunaren festa bilakatu da Oñati Auzoko jaian

Leire Kortabarria 2016ko mai. 28a, 16:43

Hirugarren urtez, Auzoko jaia egin dute; aurten, Oñatin. Mundu osoko hizkuntzen hiztunak batu dira bertan, euskara zubi-hizkuntza dutela Auzoko ekimenari esker. Jaki-dastatzeak, abesti saioak, taldeko dantzaldia eta gehiago izan dira bertan.

Oñatiko Auzoko programako arduradun Urko Egañak eskertu egin du denon "inplikazioa" zapatuko jaialdia arrakastatsua izan dadin. Askotariko ekintzak izan dituzte: hasierako ekitaldiaren ondoren, Auzokoren saioetako dinamikak ezagutarazi dituzte; umeen txokoa izan da, munduko jolas eta eskulan tailerrarekin; janari-dastatzeak, partaideek egindako platerekin; eta Patxi Monterok gidatutako Herrixa Dantzan saioa.

Horrez gain, Bergaran bizi den senegaldar batek Mikel Laboaren Txoria txori abestu du euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan; eta Oñatin bizi den pakistandar batek gitarrarekin lagunduta kantatu du ere, euskaraz.

Auzokoren helburua da euskaraz ez dakitenak euskarara gerturatzea, bereziki etorkinak, bertako euskal hiztunen laguntzarekin. Urko Egañak azpimarratu du Auzoko Euskal Herriko beste hainbat lekutan egiten den arren, Debagoienean bereziki errotuta dagoela; hala, Oñatin, Eskoriatzan, Antzuolan, Aretxabaletan, Arrasaten eta Bergaran badaude taldeak. Horiez gain, gaurko jaian parte hartu dute Azpeitia, Donostia, Ibarra, Soraluze eta Gasteizko solaskideek.

Erlazionatuak

Auzoko jaia ospatu dute Oñatin

Leire Kortabarria 2016 mai 28 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak