Auzoko eguna ospatuko dute zapatuan Oñatin

Txomin Madina 2016ko mai. 26a, 15:38

Eskoriatzari erreleboa hartuaz, Oñatin egingo dute aurten Auzoko Eguna. Zapatuan izango da, eta Euskal Herriko hainbat txokotatik etorriko diren auzotarrez eta auzokideez gain, edozein herritarrek gozatzeko moduko egitaraua prestatu dutela diote antolatzaileek.

Gaur goizean hutsik zegoen Oñatiko Foruen plazak oso bestelako itxura izango du zapatuan, bertan izango dira eta Auzoko Eguneko ekitaldi guztiak. Iaz Eskoriatzak egin bezala, aurten Oñatiko hartu du eguna antolatzeko ardura, eta bi helburu nagusi izango ditu egunak.

Jose de Azpiazu musika eskolak eta Txantxiku ikastolak antolatutako Herrixa kantuan ekimenaren saioa bat ere egingo dute zapatuan, Oñatzeko dantzariek ere hartuko dute parte eta Auzokoren saioetan burutzen dituzten hainbat jolas eta dinamika ere egingo dituzte.

Antolatzaileen esanetan, edonork gozatzeko moduko eguna izango da, ez bakarrik programan parte hartzen dutenenei zuzendutakoa. Hala, herritar guztiei egiten diete ekitaldietan parte hartzeko deia.

Bertakoen, auzotarren laguntzarekin, eta euskara tresna moduan erabilita kanpotik etorritakoen, auzokideen integrazioa erraztea da Auzokoren helburua. Oñatin hiru urte bete ditu programak.

Auzoko programa ezagutu eta goiz pasa polita egiteko aukera aparta izango dute beraz zapatuan Oñatiko Foruen Plazara gerturatzen direnek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak