Aloñako Igoeraren 12. edizioan Imanol Goñi (2:04:09) iruindarra eta Oihana Kortazar (2:40:56) elgetarra izan dira azkarrenak. Kortazarrek ez du areriorik izan; Nerea Amilibia bigarrena ia hamar minutu sartu dizkio. Gizonezkoetan, berriz, sprint ikusgarrian nagusitu da Goñi Aloñako infernua ondo baino hobeto ezagutzen duen Walter Becerraren aurrean. Hasieran izan ezik, lasterketa osoa egin dute batera Goñik eta Becerrak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.