2012an hasi ziren arazoak Argentinako aduanan. Bilboko portutik harainoko bidea normal egin ostean, aduanan hasten ziren traba burokratikoak. Ordutik urtean kontainer bakarra bidali dute, baina banaketa egiterako pasatzen zen denbora luzeak aintzat hartuta, kontainerren bidalketak etetea erabaki du Oñatiko taldeak.
35. Edukiontzia Bilboko porturako bidean dago. 920 kaxa guztira. Arropak, oinetakoak, eskola materiala, jostailuak eta liburuak bidali dituzte. Azken materiala izango da, baina, ez azken laguntza. Izan ere, Argentinan dituzten beste proiektuak babesten jarraituko dute.
Beste elkarte batzuekin
Oñatiko Udalak Argentiako Jose C. Paz herriaren egindako anaitzearen ostean hasi ziren elkartasun bidalketekin. Herritarren erantzuna itzela izan zen. Argentinako kanpaina bukatuta, beste bide bati ekingo dio Hermansoloñak. Haitirako, Malirako eta Etiopiarako elkartasun kanpainak egin izan dituzte.
Aurrerantzean bide beretik jarraituko dute. Bereziki Caritas, Hotz eta Sahara taldeekin lan egingo dute, elkarlanean.