Corpuseko prozesioan aterako den irudia berritzeko erabakia Trianako auzotarren eskariak aintzat hartuta hartu zuen Apostoladutzako Kofradiak. "Orain arteko erabili den irudiak 70 kilo pisatzen ditu. Egur trinkozko irudia da. Pisu horri, santua eramateko oinarriaren pisua gehitu behar zaio. Corpuseko prozesioan lau lagunen artean eramaten zuten eta oso nekeza zen eurendako", esan du kofradiako kide Carlos Agirrebengoak.
Irudi berri egiteko erabakia hartu ostean, Arantzazuko Parketxearen kanpoaldeko Pietatea egin zuen Tomas Bañuelosekin hartu-emanetan ipini ziren. Oñatin bertan pare bat batzar egin ostean, Aozarazako Mikelek parrokian duen aldareko irudia ikusi eta hori hartu zuten oinarri moduan. Eskaera egin genuenetik, sei hilabete behar izan dituzte irudia egiteko", esan du Agirrebengoak.
Corpus prozesioan
Maiatzaren 29an egingo den Corpuseko prozesioan erakutsiko dute lehen aldiz, eta ostean, parrokian gordeko dute. "Oraindik ez dakigu zein lekutan ipiniko dugun. Parrokiak monumentu izaera dauka eta adituekin adostu beharko dugu zein lekutan ipini", esan dute.
Jesus Etxezarreta oñatiarrak egindako irudia, egun trinkozkoa, santua jaio zen Trianako etxean gordeko dute. Orain arte moduan.