Ibilgailu elektrikoaren inguruko azterketa egiten ari da Oñatiko Udala

Oihana Elortza 2016ko mai. 19a, 15:02

Aztertzen ari dira ibilgailu elektrikoak herrian errentagarriak izango liratekeen edo ez. Paketeak eta enkarguak banatzeko eta pertsonak garraiatzeko erabiliko lituzke, bai turistek baita adinekoen egoitzako egoiliarrek. Sei hilabete iraungo ditu azterketak.

NIK & GO izenez ezagutzen den ibilgailu elektrikoaren azterketa egiten ari da Oñatiko Udala. Pertsonak garraiatzeko ereduak lau lagunendako tokia du eta herriko kaleetan ikus daiteke egun hauetan.

Edermobility Services-etik etorritako proposamen baten harira ari da egiten azterketa hau Oñatiko Udala. 11.000 laguneko herri batean ibilgailu elektrikoak errentagarriak eta bideragarriak direla dioen proiektu bat egin du Edermobility Services-ek eta herrira ekarri du Udalak; azterketa batek erakutsiko du hori horrela den edo ez eta zergatik.

Berez, bi helburuetarako erabiliko lirateke auto elektriko hauek Oñatin. Bata, kargari, paketeei, lotutakoa.

Turisten kasuan, ibilgailu elektrikoak Oñatiko inguruneen berri ematen duen tablet bat izango dute, bisitariek horrek agindutako ibilbidea egin ahal izango dute horrela, eta bide batez, ikusiko dituzten eraikin eta lekuen inguruko informazioa entzun. Usakoraino joatea posible izango litzateke modu horretan.

Azterketa egiten Oñatiko gazte bat ari da, Europatik etorritako beka bati esker. Egun hauetan herriko ostalaritzan lanean dihardutenekin ari da hitz egiten eta herriko merkatariendako galdetegia ere prest du. Gero jakingo da horrelako zerbait herrian jartzea posible izango den edo ez, eta nola egin daitekeen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak