Umeekin batera aurrekontuak lantzen

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 2a, 17:39

Oñatiko Udalak parte hartze prozesu berri bat ireki du herriko umeekin batera. Egubakoitzean hasi ziren, eta hiru eta zortzi urte bitarteko neska mutikoentzat Udal eraikinetan zehar ginkana bat muntatu zuten.

Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin dute umeek ginkanako lehen geltokia, eta Txatxilipurdiko arduradunek gidatutako jolasen bidez udal eraikinak ezagutu dituzte. Jolas horren baitan, denetariko proposamenak egin dituzte neska mutikoek.

Oñatiko Udalak bultzatutako parte hartze prozesu berri horretan, hiru eta hemezortzi urte bitarteko ume eta gaztetxoen iritziak batu nahi dituzte.

Hala, egubakoitzean gazteenekin hasi ziren, hiru eta zortzi urte bitartekoekin. Ondoren, zortzi eta hamahiru urte bitartekoekin egingo dituzte saioak, eta bukatzeko, hamahiru eta hemezortzi urte bitarteko gaztetxoekin.

Ekimen honen helburua da ume eta gaztetxoen beharrei erantzun bat emateko euren iritzia eta zuzeneko parte hartzea baliatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak