Lide Osinaga entrenatzailea pozik gelditu da parte-hartzaileek egin duten lanarekin, eta protagonistek ere primeran pasa dute. Herrian gimnastak bisitatzen izan zen Almudena Cid gimnastari kantu bat ere eskaini diote, eta bideoa bidaliko diote, omenaldi gisa.
Saioaren amaieran, eskerrak eman dizkie 25 urtean gimnasia erritmikoko taldea aurrera eramaten lagundu duten guztiei eta herriko gimnasten ibilbidea argazki bidez osatutako bideo batean ere errepasatu dute.
Ekainean, ekitaldi nagusia
Ekainean, urtero bezala, erakustaldia eskainiko dute ikasturtean zehar ikasi dutena herritarrei erakusteko, eta Osinagak gaineratu du orduan egingo dela taldearen zilarrezko ezteiak ospatzeko ekitaldi nagusia.