Lapiko eta zartaginak eskuan harturik, hainbat lagun Oñatiko Foruen plazan batu ziren barikuan, Muga barik plataformak deituta. Elkarretaratze zaratatsua egin zuten, jendearen arreta piztu eta errefuxiatuen egoera larria salatzeko.
Oñatiko plazan kanpin dendak eta hesiak jarri zituzten, errefuxiatu kanpalekuetan bizi duten egoera irudikatzeko. Antolatzaileek hainbat mezu helarazi nahi izan zituzten. Lehenik eta behin, Europan Giza Eskubideen urraketa masibo eta larria gauzatzen ari dela salatu zuten, asilo eskubidea ukatzen zaielako gosetik eta miseriatik ihesi dauden pertsonei.
Heziak eraikitzea, mugak gogortzea eta errefuxiatuak internatzeko zentroak erakitzea krikitatu zituzten. Horren aurrean, ateak zabaldu eta milaka familia horiei erantzun bat emateko aldarrikapena egin zuten.
Errefuxiatuen egoeraren kontzientziazioan lan egiteaz gain, hauei laguntza emateko kanpainak ere egin dituzte antolatzaileek. Martxoan, 7000 kilo pasatxo janari bildu zituzten, eta etorkizunean beste ekintza batzuk prestatzeko asmoa dute.