ALBISTEAK

Ekuadorreko lurrikararengatik elkartasuna

Amaia Txintxurreta 2016ko apirilaren 20a

Zapatuan Ekuadorren izan zen lurrikarak dagoeneko 350 hildako eta 2.000 zauritu baino gehiago utzi ditu, eta Oñatin, elkartasuna adierazi nahi izan diote Hego Amerikako herrialdeari.

Acesma elkarteak martxa bat deitu zuen eta atzo arratsaldean herriko kaleetatik pasa ostean, Foruen plazan amaitu zuten. Bertan Ekuadorri laguntzeko zapatuan egingo duten azoka bereziaren berri eman zuten eta herritarrei eta debagoiendarrei laguntzeko eskatu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak