Nazioarteko hainbat gai landuko dituzte Lege Soziologia Institutuko workshop jardunaldietan

Eneko Azurmendi 2016ko api. 7a, 14:47

Oñatiko Lege Soziologia Institutuan workshop edo tailer jardunaldiak hasi dituzte gaur. Guztira 17 bilera izango dira eta nazioarteko soziologia juridikoaren inguruko hainbat motatako gaiak landuko dituzte. 

 

Lege soziologiako master bat eskaintzeaz gain, tailerrak edo workshopak antolatzeko aukera eskaintzen du Oñatiko Lege Soziologia Institutuak. Gaur hasi dituzte tailer jardunaldiak eta uztaila amaiera bitartean 17 bilera ezberdin egingo dira.

Mundu osoko parte hartzaileak dira. Hauek soziologia judizialari buruzko lanak egiten dituzte eta interneteko plataforma baten bitartez lan guztiak irakurtzeko aukera izaten dute, Oñatiko jardunaldi hauetara etorri aurretik. Behin hemen daudela, lan hauek aurkeztu eta eztabaidatu egiten dituzte, guztien artean.

Oñatiko Lege Soziologia Insititutua mundu mailako erreferentea dela nabarmendu dute Mariana Manzo eta Lucero Ibarra parte hartzailetako batzuek. Izan ere, bertan mundu mailako hainbat akademikok soziologia judizialaren baitako komunitate bat sortzen dutela diote.

Jardunaldietako bilera guztiak dira garrantzitsuak eta modu batera edo bestera, bakoitzak bere interesa dauka. Halaxe adierazi du Malen Gordoa jardunaldietako koordinatzaileak.

Tailer hauetatik pasa ondoren, lan hauetako asko liburu gisa argitaratzen dira eta beste zenbait, interneteko orrialde desberdinetan publikatzen dituzte.

Bestalde, Gordoak adierazi du aurten COMPEDI izeneko kongresua ere egingo dela institutuan bertan, maiatzaren 16tik 18ra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak