Herriko historia hobeto ezagutzeko ginkana antolatu dute Oñatin

Oihana Elortza 2016ko mar. 22a, 15:03

DBHko 159 gaztetxok parte hartu dute, 30 taldetan banatuta eta eurek adierazi dutenez oso ondo pasa dute ginkanan eta herriari buruz lehen baino gehiago dakite orain.

Oñatiko Herri Curriculuma lantzen ari da Oñatiko Udala eta hezkuntza arautuan aztertu ez ezik, aisialdira ekartzeko saiakera bat egin du. Hala, herriko kultura, kondaira, historia edo ondarea oinarri izan dituen Arazerixan! ginkana antolatu du Topagunearen laguntzarekin eta herriko kontuak eta herritarrak astintzen ibili dira 159 gaztetxo.

Parte hartu duten gaztetxoek bost proba egin behar izan dituzte. Era guztietakoak izan dira eta ia proba guztietan erabili behar izan dituzte telefono mugikorra edo ordenagailua, entregatu behar izan dituzten ikus-entzunezkoak grabatu eta muntatzeko.

Erreportajeak, bideoak, elkarrizketa edo kale-inkesta egin behar izan dituzte, esaterako, baina denek zuten oinarrian Oñatiko historiaren zati bat. Gauza asko ikasi dituztela aitortu dute, herritarrak, liburuak eta ordenagailuak astintzen, xaxatzen, zirikatzen ibili ostean; horixe baita arazerixan!

Oraindik erabakitzeke dute bigarren aldiz antolatuko duten edo ez, baina antolatzaileek ez ezik gaztetxoek ere balorazio positiboa egin dute: gauza asko ikasi eta ondo pasa dutelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak