Ekintzei dagokienez, Ikastolarekin daukaten kolaborazioa, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batekin egindako elkarlana eta hainbat konferentzia eta hitzaldi izan zituzten hizpide.
Bestalde, Tomas Igartua izendatu zuten zuzendari eta Jesus Mari Mugarza, berriz, zuzendariorde. Urtero moduan, 7 kide berri sartu dira 14 kidez osaturiko zuzendaritza batzarrean. Bazkide kopuruari begiratuta, nabarmentzekoa da 1.500 inguru direla dagoeneko.
Azkenik, iazko urtea espero bezala joan zela eta emaitza ekonomikoak positiboak izan zirela nabarmendu du presidente berriak.