Sorturen Iratzar fundazioko zuzendari Floren Aoizek uste du Nafarroako aldaketaren gaineko gogoeta Euskal Herri osorako balio dezakeen hausnarketa dela. Ezker abertzaleko kide ezagunak azpimarratu zuenez, Nafarroako aldaketa 2015eko hauteskundeak baino lehenago hasi zen mamitzen eta ez da soilik maila instituzionalean eman: "Bai herri mugimenduetan, bai ideien arteko borroka esparruetan eta beste esparru kulturaletan ere aldaketarako grina nahikoa indartsua da. Baina aintzat hartu behar da aldaketaren kontrako indarrak ere han daudela; lehenbiziko shock-a gaindituta, kontraeraso indartsu bat egiten ari dira. Begi bistakoa da aldaketaren gobernuek eta udalek egiten duten edozein saioren aurrean erasokor daudela. Nafarroako aldaketa ez da gobernu edo kolore edo aldaketa hutsa izan, erregimen oso bat desmuntatzen ari da", azaldu zuen, besteak beste.
30 bat lagun gerturatu ziren Antixena gaztetxera Floren Aoizen gogoetak entzuteko.