Euri zaparrada ziharduen atzo arratsaldeko seietan, Sortzintxika abiatzeko orduan. Hori dela eta, beste edizio batzuetan baino jende gutxixeagok hartu zuen parte. Hala ere, taldetxo bat batu zen, eta txamarrak edo aterkinak hartuta plazatik abiatu ziren emakumeen eskubideak eta kalean zein kirolean dagokien presentzia aldarrikatzen.
Foruen plazatik abiatuta, Atzeko kale, Kale Barria, Plaza, kale Zaharra, Lizaur kalea, Aita Madina, eta Unibertsitatea zeharkatu zituzten, ondoren berriro ere plazara itzultzeko. Ibilbidean zehar bandera morea astindu eta kontsigna feministak oihukatu zituzten parte hartzaileek.