Elkarteko kide Joseba Ezeolaza etorri zen dokumentala aurkeztera, eta harekin batera egon zen Migel Anjel Moiua oñatiarra ere, hau ere elkarteko kide –amaren aita eta osaba fusilatu zituzten; gero ama Oñatira etorri zen bizi izatera–.
A un paso izeneko dokumentala eskaini zuten atzo iluntzean Oñatiko kultura etxean, eta aretoak itxura polita hartu zuen emankizunerako. Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartea ari da 36ko altxamenduan eta haren ondoren Nafarroan gertaturikoak batean eta bestean zabaltzen; dokumentalak gertakari haiek eta fusilatuen senitartekoen lekukotza eta sentipenak jasotzen ditu.
Elkarteko kide Joseba Ezeolaza etorri zen dokumentala aurkeztera, eta harekin batera egon zen Migel Anjel Moiua oñatiarra ere, hau ere elkarteko kide –amaren aita eta osaba fusilatu zituzten; gero ama Oñatira etorri zen bizi izatera–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.