ALBISTEAK

Osakidetzan arreta euskaraz jasotzeko 100 eskaera baino gehiago

Goiatz Arana Begiristain 2016ko otsailaren 18a

Atzo, eguaztena, arratsaldean egon ziren eskaerak jaso eta bideratzen, Euskaldun Berria aretoan, Oñatin. Dokumentazio klinikoa, pediatria, traumatologia edota erresonantzien emaitzak euskaraz jasotzeko eskaria egiteko idatziak prest zituzten –dozena bat ezberdin aukeran– eta interesatuek horiek bete eta Elebidera bideratu zituzten. Osasun arreta euskara hutsean jasotzea da eskatzen dutena eta, "hori horrela izan dadin, ezinbestekoa da behar beste alditan eskaera egitea", Kepa Elortza oñatiarraren hitzetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak