Bost saio egingo dira Gipuzkoa osoan banatuta, eta 15-17 urte bitartekoentzat izango da txapelketa. Bailaratik hainbat gazte izango dira txapelketan; Oñatitik, bost lagun, arrasatetik bat, eta Aretxabaletatik bi. Oñatiko bertso-eskolakoek lehen saioa egubakoitzean izango dute Legazpin, 21:30ak inguruan, afari giro formatuan egingo dena.