Oñatiko Udalaren osoko bilkura, 2016-01-28

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko urt. 28a, 22:00

Jose Urtzelai oñatiarrak ateratako Oñatiko 800 baserriren argazki bilduma udaleko argazki artxiboan donazio moduan jasotze onartu du Oñatiko udalbatzak gaur iluntzean egindako osoko bilkuran.

Akordio honi esker, argazki horiek edozein herritarrek ikusi eta bilatu ahal ditu orain udal artxioban.

Horrez gain, bi udal ordenantzen inguruko aldaketak behin betiko izaeraz onartu ditu udalbatzak, aho batez: gazteen aisialdiko lokalak arautzekoa bata, eta Zubikoa kiroldegian publizitatea jartzeagatik ordaindu beharreko tasak, bestea.

Hamasei puntu izan ditu urtarrileko osoko bilkurak eta azkena, Epeleko hondakindegiaren inguruan EH BIlduk aurkeztutako mozioa izan da. EH Bilduk, egungo egoera eta erabilera soilik mantendu dadila proposatu du mozio horren bidez eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari gaiaren egoeraren inguruko informazio osoa ematea eskatu dio. EAJk mozioaren aurka bozkatu du hori aurkezteko momentua ez dela orain argudiatuz.

Ordu erdi eskas iraun du osoko bilkurak eta amaitu aurretik Gasteizko gertaera salatu du Mikel Biain alkateak udalbatza osoaren izenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak