Oñatiko Udal Gobernu Taldeak 157 ekintza planifikatu ditu agintaldirako

Mireia Bikuña 2016ko urt. 28a, 12:17

2016-2019 agintaldirako plangintza orokorra aurkeztu dute herritarren aurrean. Hauteskundeetarako aurkeztutako gobernu programak oinarri hartuta, baina EAJren eta bestelako herritarrek eta eragileek egindako ekarpenak aintzat hartuta. Laster ipiniko dute ikusgai Udalaren webgunean.

Lau oinarri ideologikoetatik abiatu dira plagintza egiteko: "Ama lurrarekin bat egingo duen jendartea", "pertsona lehenetsiko duen jendartea", "askatasuna ardatz izango duen jendartea" eta "bere kultura sustatuko duen jendartea". Oinarri orokor horietatik 18 helburu orokor finkatu dituzte eta 2016-2019 agintaldirako 157 ekintza planifikatu.

Aipagarrienetarikoak dira:

  • 2016an: etxebizitza hutsen azterketa egingo da, egungo egoera ikuspegi estatiko batetik ikusi ordez, bilakaera demografikoarekin gurutzatu eta etorkizun hurbil baterako egoera aurreikusteko.
  • 2017an: egungo hondakin bilketa sistemaren ebaluazio eta hobekuntza prozesua burutuko dute. Helburua: gaikako bilketan atzera pausorik eman gabe, Oñatirako egokiena den eredua zehaztea.
  • 2017an: enpleguari dagokionean, sormen eta ekintzailetasun bidean dauden herritarren topagune baten egokitzapena.
  • 2016-2018: herriko emakumeen historia berreskuratzeko ikerketa beka.
  • 2016-2019: etorkinendako harrera plan integrala. Harrera instituzional egoki bat eta Oñatiko errealitatearen gertuko azalpena hizkuntza ezberdinetan.
  • 2016: lehen hiruhilekoan kiroldegiaren eraberritze proiektua batzordean landu ostean, herritarrekin partekatuko da. Egin beharreko lanak adostuko balira, 2017-2019 artean lanen garapena.

Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako plangintzan lerro eta ekintza nagusiak finkatzen dira. Zehaztasun maila handiagoa izango lukeen dokumentua urteko kronograma da, otsaileko lehen asteralp talde guztiek prest izango dutena.

Agintaldiko plangintza herritarren eskura ipiniko dute udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak