Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan dagoen ingurumen batzordeak proposatuta irten dira kalera ikasle eta irakasleak. Mugikortasun osasuntsua eta segurua bultzatu dute; helburu txiki asko elkartuz, amets handiak lor daitezkeela adieraziz.
200 lagunetik gora
Urgain eskola osatzen duten hiru ikastetxeen artean egin dute ibilbidea: bizikletaz, oinez edo patinetez. Guztira, 200 lagunetik gora elkartu dira.
Mugikortasuna eta osasuna eskolan landuko dituzten gaiak izango direla esan digute; gaurkoarekin, gaiari hasiera eman diote.