2016rako, triatloiak eta duatloiak izango dira Miren Josune Bikuñaren helburua, eta horretarako Antxintxika taldean arituko da. Iaz, izan ere, Zumaiako triatloi herrikoian podiumeko gorenera igo zen, eta triatloietan beste aurrerapauso bat ematea izango da oñatiarraren asmoa.