20 elkartasun proiektu erakutsi dituzte Oñatiko Foruen plazan

Elkar Hezi ikastetxeak antolatu du azoka, 16. aldiz, eta ohi bezala, elkartasun proiektuak garatzen dituzten talde, elkarte eta erakundeek egiten duten lana erakusteko aukera izan dute. 

Alboan, Acnur, Nepali lagunduz, Zazpi udaberri, Bidezko merkataritza, Fiare... Guztira 20 taldek jarri dute postua Oñatiko elkartasun azokan herritarren kontzientzietan eragiteko asmoz eta euren lanaren berri emateaz gain, artisautza, bidezko merkataritzako produktuak, kamisetak...  izan dituzte salgai. Acesmak eta Gurutze Gorriak jostailu bilketa egiteko ere aprobetxatu dute eta azken horrek, berpizte kardiopulmonarreko tailerra ere egin du.

Horrekin guztiarekin batera, Elkar Hezi ikastetxeko ikasle, guraso irakasle eta gurasoek egindako gozogintza eta bitxigintza postuak ere egon dira, eta, urtero bezala, txosna jarri dute sagardoarekin, txorizoarekin eta saldarekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.