Amalur belar dendak jaso du Oñatiko erakusleiho lehiaketako lehen saria

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko abe. 19a, 15:16

Oñatiko 32 dendak hartu dute parte lehiaketan eta Udal ordezkariak pozik azaldu dira bai egon den partehartzeagatik, baita erakusleiho "oso polit eta landuak" jarri dituztelako. Elisa Moreno, Amalurreko nagusiak oso pozik jaso du saria: 1.500 txantxi herriko dendetan gastatzeko.

Gabonetako erakusleiho lehiaketaren 8. edizioa izan da eta zazpi sari banatu dituzte gaur, zapatua, eguerdian osoko bilkuren aretoan egindako ekiltaldian. 

  • 1. saria: Amalur belar denda (1.500 txantxi)
  • 2. saria: Kimu loradenda (1.000 txantxi)
  • 3. saria: Barue interiorismoa (500 txantxi)
  • 4. saria: Urrutia gizonezkoendako jantzi denda (300 txantxi)
  • 5. saria: Marku jantzi denda (200 txantxi)
  • Txantxiaren presentzia era originalenean: Trikitx denda (500 txantxi)
  • Herritarren boto bidezko saria: Marku jantzi denda (500 txantxi)

Bestetik, botoa eman duten herritarren artean egindako zozketa, Michel Monterori egokitu zaio (200 txantxi)

Erlazionatuak

Oñatiko erakusleiho lehiaketako dendak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 abe 20 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak