Gotzon Elizburu kongresurako hautagai soraluzearra eta Oskar Matute izan ziren Oñatiko Kultur Etxean, mahai-inguruan. Bertan euskal estaturako bidea nola egingo duten edo prozesu independentista nola eramango duten aurrera eztabaidatu zuten. Eskozia eta Kataluniako prozesuetatik zer ikasi ahal izan duten aztertu zuten, gainera. Horrela, hauteskunde hauek nola kokatzen diren ibilbide guzti horretan ere aztertu zuten, kanpainako azken txanpan sarturik.
Domekara begira, "emaitza on bat lortzeko itxaropenarekin" daudela onartu du Gotzon Elizburuk, nahiz eta "inkesten arabera zalantzan dagoen jende asko" egon oraindik.