Senideak oroitzeko duten eskubidea aldarrikatu du ETAko militante ohi Susana Arregiren anaiak

Maite Txintxurreta 2015ko abe. 11a, 17:22

Oñatiko Sortuk salatu du Karmelo Arregi oñatiarra Audientzia Nazionalera deklaratzera deitu izana terrorismoari goratzarre egin izanaren ustezko delitu bategatik. Herriko Enparantzan egindako elkarretaratze baten bidez salatu du hori, Arregiri elkartasuna adierazi dio eta "oroimenerako eskubidea" aldarrikatu du. Duela 25 urte Irunberrin guardia zibilak hil zuen ETAko kide Susana Arregiren anaia da Karmelo Arregi. Gertukoenak oroitzeko duen eskubidea aldarrikatu du Arregik. Era berean, senideekiko "jazarpen judizial eta poliziala" salatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak