Giza eskubideen nazioarteko eguna aitzakia hartuta elkartu ziren hainbat herritar. “Mugi daitezen harriak” leloa zuten kamiseta gorriekin eta urtarrilaren 9an Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioak iragartzen zituzten kartelekein, lepo bete zuten udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Harriak ere presentzia izan zuten agerraldian. Hilaren 26an Oñatin egingo duten ekitaldian 700 bat kiloko harria mugitu gura dute, eta horretarako herritarren laguntza eta inplikazioa ezinbestekoa da.
Bilbon eta Baionan
Sarek parez-pare ipiniko ditu harriak eta oztopoak Bilbon eta Baionan egingo duten ekitaldian. Oztopo handiak eta txikiak daudela diote. Bi hiriburuak lepo bete gura ditu, Madrilgo eta Parisko gobernuek jarritako oztopoak, bakerako eta konponbiderako bidea oztopatzen dituzten harriak direla aldarrikatzeko.