Dendak Oñatin lehen, orain eta beti da Txanda txantxiku elkarteak abian jarri duen lehiaketa Oñatin.
Ekimen honen helburua inguru sozial eta kulturalarekin Oñatiko merkatariak duen konpromisoa erakustea eta duen balioa handitzea dela azaldu du Dorleta Fernandez Txandako kideak. Aldi berean, asmoa da Oñatin erosketak egiteak eta udalerriko sektoreak duen garrantziaz sentsibilizatzea.
Herritarrek lehiaketaren ekimena ondo hartu dute. Modu horretan, udalerria dinamizatzea ere lortu dela dio Fernandezek.
Azaroaren 27ra bitartean antzinako argazkiak ikusgai dauden 17 erakusleihotan. Argazkien inguruko galderarekin osatutako kartilla bete behar dute erantzunekin erosleek. Horrez gain, erosketa egiten duten dendetako sei zigilu ezberdin ere lortu behar dute. Zozketa azaroaren 30ean egingo da eta 20 euroko 50 erosketa txartel zozketatuko dituzte parte-hartzaileen artean.
Gabonetako kanpainari begira, txandak aurten ere 600 euroko erosketa bonu bi zozketatuko ditu bezeroen artean.