'Harmailatik': Inoizko ibilbiderik politena aurtengoa Iban Altuberen oroimenezkoan

Julen Iriondo 2015ko urr. 11a, 15:47

175 lagunek hartu dute parte Iban Altuberen oroimenezko Oñatiko mendi bizikleta martxan. Altuberen etxekoei eskainitako aurreskuaren ostean, 36 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek –30eko motza ere bazen aukeran–. Umeentzat, berriz, 5 kilometro inguruko txangoa egon da, herriko baserri-auzoetan barrena.

09:00etan zen hitzordua. Aurreskuaren ostean hasi dira pedalei eragiten martxako parte-hartzaileak. Bakue aldera jo dute, Urrexolatik Jaturabera, handik Mikeletetxera eta Beiotza aldera; Kortakogainetik Urtiagain ingurura Desierto-tik, eta Lamiategirantz hartu han, hasitako leku berean, plazan, amaitzeko.

Eguraldiak ere tamainan eutsi dio azkenean, eta, bide eta bidezidor, goiz ederra pasa dute bizikletaren gainean. Ibilbidea eginda, komentario orokorra izan da plazan ze polita izan den aurtengoa.

Helduekin batera, baina, neska-mutikoek ere izan dute gaur Oñatin bizikletan irteera egiteko aukera. 10:30ean abiatu dira 100 bat, Murgia ingurutik-eta txangoa egitera. Primeran pasa dute txikiek ere.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak