Garagardo dastaketa, tirolina eta koadrilen arteko jokoak dira Oñatiko txosnaguneko nobedade nagusiak

Maite Txintxurreta 2015ko ira. 24a, 17:00

Jaietan txosnagunean izango diren ekintzak aurkeztu zituzten atzo arratsaldean. Hasteko, bihar txosnaren muntaia herrikoia deitu dute arratsaldeko bostetan, jaietarako dena prest izateko. Bestalde, nobedade moduan, urriaren 5ean urtero egiten den paelladaren ostean koadrilen arteko olinpiadak antolatu dituzte aurten. Gainera, "Irunberri plaza" izendatu dute txosnagunea, Irunberriko gertaeren 25. urteurrenarekin bat eginez. Txosna batzordeak ez duela eraso sexistarik onartuko nabarmendu du Ane Agirre bozeramaleak.

Egitarauaren aurkezpenarekin hasi aurretik, duela gutxi hildako Anton Losada Udaleko brigadako arduraduna oroitu nahi izan dute txosna batzordetik, urtetan zehar emandako laguntza eskertuz.

Jaien lehen egunean, irailaren 28an egingo duten Euskal Herriko garagardoen dastaketa edota errosarixo bixamon eguneko - urriak 5 - koadrilen arteko jokoak izango dira aurtengo nobedade nagusiak. Baita ere, noski, elizako kanpandorretik txosnagunera joango den tirolina ere. Datorren martitzenean, hilak 29, egongo da hor ibiltzeko aukera, gaztetxoen egunean.

Bestalde, txosna batzordetik azaldu dute aurten ere, azken urteotan bezala,  eraso sexisten aurkako protokoloa martxan izango dela jaietan.

Honakoa da aurtengo San Migel jaietarako txosna batzordeak prestatu duten egitaraua:

  • Irailak 25, egubakoitza

17:00 Txosnagunearen muntaia herrikoia.

17:30 Herriko pilota txapelketako finalaurrekoak.

19:30 Elkarretaratzea plazan. Euskal Preso Politiko eta Iheslarien eskubideen alde.

  • Irailak 26, zapatua. Egun morea

10:00 Binakako Frontefeminista txapelketa plazako frontoian.

14:30 Bazkari herrikoia. Bazkalostean, bingo festa.

18:00 Jolas poteoa.

22:00 Kontzertua: Bala, Gure Besta, AFU eta La Basu.

23:00 Jai parekideen aldeko kazerolada.

  • Irailak 27, domeka. Irunberri oroituz

13:30 Ibilgailu klasikoen karabana herriko kaleetan zehar.

14:00 Ibilgailu klasikoen erakusketa plazan.

19:00 Irunberri 25. urteurrena diskoaren aurkezpen kontzertua: Papalagi, Herstura...

  • Irailak 28, astelehena

19:00 Trikitxaranga.

19:00 Euskal Herriko garagardoen dastaketa.

20:00 Txantxikuaren jaitsiera.

20:05 Pintxo jana.

23:00 Danborrada.

00:00 Manifestazioa plazatik: "Euskal Preso eta Iheslarien eskubideak errespetatu" lemapean.

02:00 Karaokea.

08:00 Argazki erraldoia gaupasero eta mendizaleekin.

08:05 Txokolatada.

  • Irailak 29, martitzena. Gaztetxoen eguna

11:00 Tirolinak.

14:00 Bazkaria.

15:00 Hiltzailearen bila.

16:30 Karaokea.

  • Irailak 30, eguaztena.

14:00 Bertso bazkaria: "Euskal Presoak Euskal Pilotalekuetara".

17:30 Pilota txapelketa. Finala.

  • Urriak 2, egubakoitza.

19:30 Elkarretaratzea plazan. Euskal Preso Politiko eta Iheslarien eskubideen alde.

21:00 Karrikaldia: Atzoko Ogixa, Marianitoz Blai, Zuen Azkena, Endemaño, Lokuria, Baserriko oilaskuk labin.

  • Urriak 3, zapatua. Herri eguna.

14:00 Antixenako gaztetxera bazkaltzera (bazkaria norberak eraman beharko du).

19:00 Ekitaldia: "Euskal Preso eta Iheslarien eskubideen alde".

22:00 Kontzertua: Trikimailu, Gose eta Dantzadi.

  • Urriak 4, domeka. Kultur aniztasunaren eguna.

12:00 Haurrentzako jolasak eta eskulanak.

14:00 Bazkari karibearra.

18:00 Kontzertua: Código Habana.

18:00 Tortilla txapelketa.

22:00 Bideo emanaldia: La batalla de Argel.

  • Urriak 5, astelehena. Errosarixo bixamona.

14:30 Paellada.

16:30 Koadrilen arteko olinpiadak.

18:00 Di-bertsioak kontzertua.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak