Urteroko erromesak dira gehienak, Ama Birjinari bisitatxoa egin, meza entzun, inguruan bazkaldu eta egun pasa polita egiteko gogoz datozenak. Eta aurten Arantzazuko frantziskotarrek errukiaren gainean egingo dute gogoeta erromes horiekin. Aitortzak eta meza nagusia goizetan egiten dituzte baina jende gehien arratsaldeko otoitzaldian elkartzen da.
Debagoienetik ere jende asko hurreratuko da otoitz egitera egunotan; Aretxabaletakoak, esaterako, datorren astelehenean, irailak 7, joango dira eta Arrasatekoak irailaren 13an, domeka.