Trianakoa zen Jesus Urmeneta Xolonpo eta haren auzoko jaietan omenaldi "xume", baina "hunkigarria" egin diote. Bertan izan dira auzotarrak, familia artekoak eta beste hainbat lagun. Herriko futbol taldean ezaguna zen eta arlo horretako jendea ere izan da, gaztetxearen "aitona" bezala ere gogoratu dute, sindikatuetan ere ibilitakoa zen eta lagun zuen Ruper Ordorika musikariak ere ez du hutsik egin ekitaldian. Xolonpo-ren errautsak haren kuadrillako bat zendu zenean landatu zuten zuhaitzaren alboan bota dituzte San Martinen, txalo artean.
2015 uzt 12 Oñati
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.