Orain arteko antolakuntza batzordeak, 30 urtez jardun eta gero, azkena izango zela; laga egingo zutela, alegia. Horren aurrean Udaleko kultura sailak hainbat saiakera egin ditu batzorde berria osatzen ahalegintzeko. Zehazki, hiru deialdi egin dira eta udaletxetik bertatik azaltzen dutenez, guraso bakarrak agertu du interesa. Gutunak eta guzti bidali zitzaizkien gurasoei, ikastetxeen bitartez, parte hartzera animatzeko baina ahalegin horrek ere ez zuen erantzunik izan. Atzo iluntzean egin zen azken bilera eta guraso bakar horrek soilik agertu du prestutasuna. Gaur, hortaz, egoera da aurtengo San Migel jaietan ez dela haurren danborradarik egongo.
Udalak, ordea, ez du guztiz amore eman eta azken aukera bat ireki du talde bat batu eta antolakuntzan parte hartzera animatuko balitz. Hala izatekotan, talde hori iraileko lehen egunetan, beranduenez, jarri beharko litzateke harremanetan Udalarekin.
Udala laguntza eman eta, beharrezkoa izanez gero, aldaketak onartzeko prest legoke. Esate baterako, data. Irailerako hirugarren asteburuan izan beharrean, denboraren larritasuna ikusita, aukera moduan ikusten da hurrengo astera atzeratzea eta "eredu eta proposamen berriak onartzeko arazorik ez" dela egongo azaldu dute Udaletik.