Patinak jantzita dituztela, 10:30ean abiatu dira hainbat oñatiar, heldu eta gazte, Foruen plazatik. Batzuk Madalenaraino joateko plana zuten; beste batzuk, Elorregiraino. Bitartean, txikienak patin gaineko jolasak egin dituzte Foruen plazan bertan, Egoitz Atxaga gidari zutela. Leire Altubek, berriz, berotze ariketak gidatu ditu, musika lagun, irteeran parte hartu aurretik.
Txorizoa ere egosi dute goizean zehar eguerdian pintxotan banatzeko. Askok Aloña Mendiren garagardo festaren karpa azpian bazkalduko dute. Aurretik, baina, Gasteizko talde batek patin gaineko dantza erakustaldia egingo du.