Etxebizitza prekarietatea ikergai, aditu taldeak jardun du munduko hainbat kasu aztertzen Oñatiko Lege Soziologia Institutuan atzo eta gaur. Gain-zorpetzea, atzeraldi ekonomikoa eta etxe-gabetzeak, hainbaten artean, izan dira gaiak eta nazioarte mailako ikertzaileek jardun dute arazoaren inplikazio sozio-legalez hitz egiten. Euskal Herriko Unibertsitateko lege aditu Joxerramon Bengoetxeak Euskadin lege eta neurri aldetik aurretiaz ere egon den babesa azpimarratu du gaurko saioetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.