HEMEN DEBAGOIENA

Sanjuanetako lore sorta, San Juanen babesa jasotzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko ekainaren 24a

Askotarikoak dira San Juan egunaren bueltan dauden sinesmen eta ohiturak. Horietako bat da San Juan lora sorta edo erramua egitearena, urte osoan zehar San Juanen babesa izateko hainbat baserri eta etxe atarietan jartzen dena.

San Juan egunean sorta bedeinkatu ostean, hurrengo urteko San Juan suan erretzea da ohitura zabalduena, baina badira beste usadio batzuk.  Bada, gu Oñatiko Lagun Leku elkartera hurbildu gara, lore sorta bereziaren inguruan aditua den Maixol Bolinagaren eskutik tradizio bitxi horren nondik norakoen berri jasotzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak